Unibertsitateko Ikasleen Mugikortasunerako Europar Batasuneko Ekintza Plana, teologo, filosofo eta humanista izan zen Rotterdameko Erasmo-ren ohorez ingelesezko akronimoa ezagunagoa bada ere: ERASMUS Europar Batasuneko proiektu bat da, unibertsitateko ikasleen mugikortasuna bultzatzeko Europar Batasuneko kide diren estatuen artean, Europako Espazio Ekonomikoko hiru herrialdeen artean, alegia, Islandia, Liechtenstein eta Norvegia, gehi Suitza eta Turkia.

Ikasle-trukerako programa hau 1987an sortu zen AEGEE Europe erakundearen ekimen batetik, ikasleen nazioz haraindiko erakundea, Hezkuntzako Europar Komisarioak ontzat emana. Horrela, 1995ean programa Socrates Planaren barnean sartu zen eta sendotu egin zen 2000 urtean Socrates II Planean sartzearekin.

Erasmus programa, sortu zeneko gutunean jasotzen diren hitzak hartuz, honako helburua du: goi mailako irakaskuntzaren kalitatea hobetu eta europar izaera indartzea, unibertsitateen arteko nazioz haraindiko kooperazioa sustatuz, Europan mugikortasuna estimulatuz eta Batasun osoan gardentasuna eta ikasketa eta kualifikazioen aitortza akademiko osoa hobetuz.

 

 

Erasmus ikasleentzat

Erasmus programan parte hartzeko ikasleek aurrez bete behar dituzten baldintzak dira unibertsitateko maila ertaineko edo goi mailako ikasketak egiten aritzea eta lehenengo urtea gaindituta izatea. Gainera, Socrates programan sartuta dauden estatu-kideetako bateko herritar izan behar dute.

Erasmus programarako hautatutako ikasleek hiru hilabete eta urtebete arteko denbora batez beren ikasketak beste herrialde europar batean egingo dituzte eta beren jatorrizko unibertsitatean zenbatu eta aitortu egingo zaizkie itzultzen direnean.

Ikasleek, gainera, Erasmus beka bat eskatu ahal izango dute diru-laguntza gisa, atzerrian bizitzeagatik sor daitezkeen gastuengatik. Herrialde guztietan laguntza ikastaroak eskaintzen dira herrialdeko hizkuntzan, ikasleari joaneko herrialde horretan integratzea errazteko.

 

 

Erasmus +Europar Parlamentuak Erasmus + programa onartu du 2014-2020 denboraldirako, 2014ko urtarrilaren 1ean indarrean sartu zena.

Erasmus + programa berria Europa 2020 estrategian, Hezkuntza eta Formazioa 2020 estrategian eta  Rethinking Education estrategian kokatzen da, eta hezkuntza, formazio, gazteria eta kirol alorreko ekimen guztiak hartzen ditu.

Hezkuntza alorrean maila guztiak hartzen ditu: eskolarra, lanbide heziketa, goi mailako irakaskuntza eta helduen formazioa.

Erasmus + proiektuak etengabeko Ikasketa Programan dauden programak integratuko ditu eta nazioarteko goi mailako heziketa programak ere bai: Mundus, Tempus, ALFA, Edulink eta programa bilateralak, Gazteria Ekintzan programaz gainera.

Programa berri hau ikaskuntza formal eta informalean oinarritzen da Europar Batasuneko mugetatik haratago, nazioartekotze bokazio argiarekin hirugarren herrialdeei irekiz, pertsonen heziketa eta formazio gaitasunak hobetzeko helburuarekin, ikasle, irakasle eta langileen enplegagarritasuna bultzatzeko.