MISIOA

La Salle Ikastetxeen Sareko gizarte-ekimenerako ikastetxe bat gara eta hezkuntza integrala sustatzen dugu.
 
Gure helburua ikasle guztiei giza eta kristau balioetan oinarritutako prestakuntza eskaintzea da, eta horrekin batera, gaitasunak garatzea, behar handiena dutenei arreta berezia eskainiz, pertsona autonomoak, trebeak eta sortzaileak izan daitezen, eta euskal kulturan zein gizarte zuzenagoa eta solidarioagoa eraikitzen inplika daitezen.
 
Gure zentroa inguruneari irekia dago; hezkuntza, lan eta enpresa munduaren eskari eta beharretara zabalik, bere proiektuan hezkuntza elkarte gisa aurrera eramateko konpromezua izanik.
 
Horretarako, profesional trebeez osatutako talde bat dugu, etengabeko hobetzea eta berrikuntza erreferente direlarik.

 

IKUSPEGIA

Erreferentziazko Hezkuntza Zentroa izan, honako ezaugarriak direla bide:
  • Maila handiko kalitatea duen zerbitzua eskaintzea bera bezeroei (ikasleak, gurasoak, unibertsitateak, enpresak, administrazioa).
  • Ezagutzaren Gizarte (Ikaskuntzaren Gizarte) berriaren erronken aurrean eragile transformatzailea izatea.
  • Prozesuen bitartezko kudeaketan lankideen parte hartze handia.
Eta hau guztia, pertsonen artean giza eta kristau balioetan oinarritutako harremanak bultzatuz eta euskara suspertuz bai eguneroko harreman horietan eta baita gure lanean ere.