MISIOA
La Salle Ikastetxeen Sareko gizarte-ekimenerako ikastetxe bat gara eta hezkuntza integrala sustatzen dugu.
Gure helburua ikasle guztiei giza eta kristau balioetan oinarritutako prestakuntza eskaintzea da, eta horrekin batera, gaitasunak garatzea, behar handiena dutenei arreta berezia eskainiz, pertsona autonomoak, trebeak eta sortzaileak izan daitezen, eta euskal kulturan zein gizarte zuzenagoa eta solidarioagoa eraikitzen inplika daitezen.
Gure zentroa inguruneari irekia dago; hezkuntza, lan eta enpresa munduaren eskari eta beharretara zabalik, bere proiektuan hezkuntza elkarte gisa aurrera eramateko konpromezua izanik.
Horretarako, profesional trebeez osatutako talde bat dugu, etengabeko hobetzea eta berrikuntza erreferente direlarik.
IKUSPEGIA

BALOREAK
| ELKARBIZITZA | Pertsonen arteko harremanetan errespetua, konfidantza eta komunikazioa lagunduko dituen ekimenak bultzatzea |
ELKARTASUNA |
Egiazkoak eta bidezkoak diren harremanak laguntzeko konpromezua. Elkarrekin egin beharreko ekintzak garatzeko laguntza behar duenari gure laguntza, gertutasuna eta presentzia eskeintzea. |
|
ERANTZUKIZUNA | Ikastetxeko Misioa eta Bisioarekin koherentziaz jokatzea. Ikastetxeak hartutako erabakietan lankideak aktiboki inplikatzea baliabideak erraztuz. |
| KONPROMISOA | Ikastetxearen Misioa,Bisioa eta helburuak eta instituzioaren helburuak errealitate bilakatzeko hartutako konpromezuetan aktiboki inplikatzea. |
ESKUHARMENA | Helburuen definizioan, garapenean eta eskurapenean inplikatzea. |