| Irteerak: | Batxilegoak / E.M. Heziketa Zikloak |
|---|---|
| Maila: | Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH) |
| Titulazioa: | Bigarren Hezkuntzan Graduatua |
| Hizkuntza ereduak: | B eta D |
12 urtetik 16 urtera bitarteko Oinarrizko Hezkuntza da
Oinarrizko Hezkuntzaren helburua ondorengo hauek garatzea da:
DBHren helburua honako gaitasun hauek garatzea da:
1.- Hizkuntza komunikazioko gaitasuna
2.- Matematika gaitasuna
3.- Gaitasuna zientziaren, teknologiaren eta osasunaren alorrean
4.- Informazioaren trataera eta gaitasun digitala
5.- Ikasten ikasteko gaitasuna
6.- Gizarte eta hiritar gaitasuna
7.- Autonomia eta ekimen soziala
8.- Gaitasuna giza kulturan eta artean
9.- Barnekotasuna
Ikasle guztiei zuzenduriko laguntza-prozesu jarraia eta sistematikoa da; arreta berezia jartzen da prebentzioan eta ikaslearen garapen pertsonal, sozial eta profesionalean, jardun horretan inplikatuz eragile guztiak, hezkuntza nahiz gizarte alorrekoak (tutoreak, irakasleak, orientatzaileak, familiak).
Tutorea da giltzarria.
Helburuak, berriz, hauek:
a. banakako tutoretza: ikasle bakoitzaren benetako egoera zein den jakitea, bakoitza bere ikas-prozesuan orientatzea eta haien gurasoekin harreman pertsonala izatea.
b. taldeko tutoretza: tutoretza plana gauzatzea eta ikasgelako gainerako irakasleekin harremana izatea.
Nahitaezko irakasgaiak:



Pedagogia Terapeutikoko gela (PT)

Tren gelan bigarren etapako helburuei begira lan egiten da, edota aurreko etapetako helburuak gainditzeari begira, curriculuma horretara egokituta (A.C.I.).
Hezkuntzan Berariaz Esku Hartzeko Programa (HBEP)
Ondorengo baldintza hauetako edozein betetzen dituzten DBHko 2. mailako ikasleei zuzendua:
a) Eskola-atzerapean larria duten ikasleak, batez ere baliabideen alorrean, eta ahultusuna nozitzen duten gizarte-egoerekin lotuta.
b) Eskola-ingurunera egokitzeko zailtasunak dituzten eta aldi berean ikaskuntzan atzerapena duten ikasleak.
Curriculum Aniztasuna (CA)
Ondorengo baldintza hauek betetzen dituzten 16 edo 17 urteko ikasleei zuzendua:
a) DBHko 1., 2. edo 3. maila errepikatua duten ikasleak.
b) Gainditzeko 4 (gehienez) irakasgairen baitan dauden ikasleak.
c) Ikasteko erritmo motela, baina lanerako eta ikasteko jarrera positiboa duten ikasleak.
d) Graduatua bigarren hezkuntzan lortu eta horren ondoren Lanbide Heziketako ikasketak egiteko ikaslegaia.
