IRUNGO LA SALLE, "IKASLEEN EL PAIS EGUNKARIAREN" VIII.EDIZIOAN FINALISTA.

admin(e)k bidalita A, 2009-06-10 13:34(e)an.

Irungo La Salleko batxilergoko 2.eko ikasleak El Pais egunkariak ikasleentzat urtero antolatzen duen edizio bereziko Euskadiko finalista gertatu dira. Programaren helburua da Internet bidez egunkaria egitea, argitalpen inprimatuaren ezaugarri guztiekin. Hemeretzi ikaslek ikertu, idatzi eta argitaratu dituzte albisteak, erreportajeak, artikuluak eta abar hainbat gairi buruz. Kirola, Gizartea eta Kultura, Ingurumena, Zure Ingurunea eta Gai Librea ziren nahitaezko sailak. Ikasle horiek egin duten egunkaria izan da Gipuzkoatik sailkatu den bakarra. Haientzako guztientzako esperientzia pozgarria izan da, eta aukera izan dute komunikabideen mundu konplexuan murgiltzeko.

.

ZORIONAK!