WOKA: KRISIAREN AURKAKO EZTABAIDA
admin(e)k bidalita A, 2009-05-25 07:55(e)an.

Irungo La Sallek bat egin zuen astelehenean Woka ekimenarekin. Innobasquek sustatzen du, Euskadiko gizarte-eragile ugarik beren ideiak eman ditzaten krisitik ateratzeko eta berrikuntzan oinarritutako etorkizuna finkatzeko.
Kafe bat, paper bat, boligrafo bat eta ideia asko. Premisa hori delarik, Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak Woka (World Café-ren akronimoa) ugari antolatu zituen astelehenean Euskadin, eta topaketa horietan, krisitik ateratzeko proposamenak eztabaidatu eta adostu zituzten gizarteko eta ekonomiako eragileek. Iritziak partekatu eta ondoriotan islatzean oinarritzen den metodologiaz, ekimen honen emaitza izango da gogoeta onenak Innobasqueko urteko batzarrean aurkeztea ekainaren 18an.
Irungo La Salle ere Woka proiektuaren dinamizatzailea izan da, eta astelehenean egin zuen topaketa San Martzial liburutegian. Hogei bat lagun bildu zituen: Arautu Gabeko Prestakuntzako ikasleak, enpresa-laguntzaileak, irakasleak eta irakasle ez diren langileak. Bost mahaitan lau eta bosnaka bilduta, parte-hartzaileek beren ideiak partekatu zituzten, beti kafea ondoan zutela, egingo krisiaren kausez eta hortik ateratzeko moduez.

