
2009ko apirilaren 24an, ADF 2. mailako ikasleeak finalista izan dira “Ekintzaile Gazteak” Sariaren hamaikagarren edizioan. Saria Madrilgo Nebrija Unibertsitateak antolatu du beste hainbat enpresa eta erakunderekin batera; ESME Junior lehiaketa, berriz, Donostiako Deustuko Unibetsitateak antolatu du. Lehiaketa horien helburua ekintzailetza izpiritua bultzatzea da gure herrialdeko batxilerreko eta lanbide heziketako ikasleen artean.
Lehiaketa hauetan, ikasleek euren ekimena, sormena antolatzeko gaitasuna eta ilusioa erakusteko modua daukate enpresa bat sortzeko proiektu baten definizio eta kontzeptualizazioaren bidez. Ideia bat sortu, negozio proiektu bat garatu, inbertsio aukera batzuk baloratu eta adituez osatutako epaimahai baten aurrean horiek defendatu... horiek guztiak dira ikasleek gainditu behar dituzten erronketako batzuk. Honako hauek dira proiektu finalistak: